Arropa eta oinetako lehorrak jartzeko gunea

Ataria 2024ko maiatzaren 19a

Amezketako plaza jendez bete da XIV Orduak martxako parte hartzaileei ongietorri beroa egiteko. Senitarteko eta lagun asko gerturatu dira oinetako eta arropa lehorrak eramateko, gehienak blai eginda iritsi baitira.

Giro bikaina sortu da Amezketan XI Orduen harira, musika lagun parte hartzaileak pixkana iritsi dira plazako kontrol gunera. Lehenengoak lehor iritsi dira, baina euritara jo du gero, eta gehienak lokatzez beteta eta blai eginda iritsi dira. 'Ataria'-k ere bat egin du mendi ibilaldiarekin, eta gunea jarri du plazan bertan.

Bitxikeria moduan, Alegian XIV Orduak martxak Anoetako Andoni Urkola eta Mikel Oiarzabalen omenezko txirrindulari lasterketarekin egin du bat, eta une batean txirrindulariak eta mendizaleak elkartu dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!