Kepa Ormazabal izan da garaile Oiarzabal eta Urkolaren omenezko lasterketan

Leyre Carrasco 2024ko maiatzaren 19a

Andoni Urkola eta Mikel Oiarzabalen omenezko txirrindulari lasterketaren XL. proba jokatu dute arratsaldean Anoetan, eta Ampo taldeko txirrindularia izan da azkarrena, bi ordu, 10 minutu eta 12 segundoko denborarekin.

Maiatzeko azkeneko astean hasiko dira Anoetako jaiak, baina gaur izan dute lehen ekitaldia. Hain zuzen, Andoni Urkola eta Mikel Oiarzabalen omenezko txirrindulari lasterketa izan dute jokoan, berrogeigarrenez. Guztira, 63 parte hartzaile atera dira herriko sarrerako irteera puntutik, baina horietatik 39 txirrindulariek soilik amaitu dute proba guztiz.

Horiek, eskualdean zehar 102,5 kilometro osatu ondoren, Sortalde kaleko helmugan izan dute amaiera. Ampo taldeko Kepa Ormazabalek lortu du garaipena, bi ordu, 10 minutu eta 12 segundoko denborarekin. Minutu batetik gora atera dio Beñat Iñarra Ulma taldeko bigarren sailkatuari (02:11:24), eta hirugarren Iruki Donostialdea Bizikletan taldeko Unax Betelu izan da (02:12:30).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!