Cornago eta Rico, gastronomiako talentu gazteen artean

Ataria 2024ko maiatzaren 13a

Iturria: Basque Culinary Center

Basque Culinary Centerrek Gastronomiako 100 talentu gazteak izeneko zerrenda osatu du. 30 urtetik beherako profesionalen zerrenda bat da eta beren lanarekin gastronomia eraldatzen laguntzen ari direla diote. Bertan daude Alegiako Lander Cornago eta Asteasuko Gorka Rico.

Basque Culinary Centerrek gastronomiaren mundua eraldatzen laguntzen ari diren 30 urtetik beherakoen zerrenda osatu du hirugarren aldiz. Aurtengo zerrendan Gipuzkoako 20 pertsona daude eta horietako bi eskualdekoak dira; Alegiako Lander Cornago eta Asteasuko Gorka Rico.

Alegiarra Hiru Michelin izar dituen Arzak jatetxeko ikerkuntza eta garapen departamenduko sukaldaria da eta asteasuarra Ama jatetxeko sukaldeburu eta jabeetako bat da. «Eboluzionatzen jarraituko dugu, betiere gure ingurunea, kultura eta berau osatzen duten pertsonak defendatzeko helburuarekin», iragarri du Gorka Ricok Amari buruz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!