Eutsi Goiari!

Goi mailako hiru pilotari

Imanol Garcia Landa 2024ko martxoaren 22a

Pilotari eta mendi lasterketei buruz aritu gara gaurko saioan.

Pilotari dagokionez, hiru elkarrizketa daude entzungai. Batetik, Itxaso Erasun zizurkildarrarena:  igandean Master Laboral Kutxa binakako txapelketa irabazi zuen Olatz Arrizabalagarekin batera. Bestetik, Martxel Iztueta tolosarra: Binakako Serie B Txapelketaren finala jokatuko du larunbatean, Agirre lagun duela, Labrit pilotalekuan. Azkenik, Jokin Altuna amezketarra: martxoaren 31n Binakako Pilota Txapelketaren finala jokatuko du, atzelari Julen Martija, eta aurkari Peio Etxeberria eta Zabaleta dituela.

Mendi lasterketei dagokionez, bihar, larunbata, II. Anttine Trail lasterketa egingo da, eta Xabi Irazu antolatzaileak azaldu ditu probaren nondik norakoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!