Eutsi Goiari!

Saskibaloia eta pilota

Imanol Garcia Landa 2024ko martxoaren 15a

Redline Mekanika TAKE saskibaloi taldeko Goar Artetxe entrenatzailearekin eta Arkaitz Gabirondo pilotariarekin izandako elkarrizketak entzungai gaurko saioan.

TAKE klubeko gizonezkoen lehen taldeak, Redline Mekanika TAKEk, maila mantentzeko dituen aukerez hitz egin dugu Goar Artetxerekin. Bestalde, Arkaitz Gabirondo gazteluarrak martxoaren 24an egingo du pilota profesionalean debuta Aspe enpresarekin. Berarekin izan gara, Gazteluko frontoiaren ondoan, pauso garrantzitsu horri buruz solasean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!