Entzuteko jaioak

Elektronikaren garaia

Leyre Carrasco 2024ko martxoaren 15a

Argiak itzali eta jarri musika. Sentitu erritmoa, ordu luzez dantzatu eta bizi momentua. Musika elektronikoarekin gorputzak batzeko eta askatzeko unea bihurtzen du momentua. Hori da dj saioetan gertatzen dena, baita egungo euskal talde askotan ere. Pixkanaka badoaz erortzen Euskal Herrian elektronikaren inguruan luzaroan izan diren aurreiritziak.

Aldaketa gertatzen ari da Euskal Herriko musikaren eszenan. Euskal Herrian beti egon da kultura elektronikoa, baina nahiko ikusezin eta estigmatizatuta. Gaur egun sortzen ari diren hainbat taldek haize freskoa ekarri dute, molde, forma eta diskurtso berriekin gaur egungo testuingurura egokituz, eta gaurko Entzuteko Jaioak saioan izango ditugu horietako batzuk: Hemendik At!, Bad F-Line, 2kate, Zetak, TRB, Tatta, Malakias, Mirua eta Euzkolabel izan dira gure gaurko protagonistak, hain zuzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!