Eutsi Goiari!

Sokatira eta areto futbola

Imanol Garcia Landa 2024ko urtarrilaren 26a

Ibarra Sokatira Taldekoek bere azken Euskal Herriko finalak jokatuko dituzte asteburu honetan. Bestalde, emakumezkoen areto futbolean Gipuzkoako Koparen finalerdiak izango dira jokoan gaur. Bertan ariko dira parte hartzen eskualdeko hiru taldeak.

Ibarra Sokatira Taldeari buruz hitz egiteko Ainara Otamendi taldeko kidearekin aritu gara solasean. Areto futboleko hiru taldeetako kideekin elkarrizketak egin ditugu, gaurko finalerdien eta denboraldiari buruz. Anoeta taldeko Naroa Ane Lasa jokalariarekin, Lauburu Ibarrako Eneritz Rodrigo kapitainarekin eta Ama TEEP Tolosalako Garazi Arregi kapitainarekin aritu gara solasean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!