Eutsi Goiari!

Padela eta krosak urtea bukatzeko

Imanol Garcia Landa 2023ko abenduaren 22a

Padeleko Gabonetako II. Txapelketa, Asteasuko Elkartasun Krosa eta Ibarrako X. Urte Zahar Krosa izango ditugu hizpide.

Tolosako Goazen Padel Eskolak Gabonetako II. Txapelketa antolatu du. Bertako kidea da Andoni Zumeta tolosarra, eta baita jokalaria ere. Txapelketari buruz zein azkenaldian jokatutako lehiaketei buruz hitz egin dugu berarekin. Bestalde, Asteasun bihar Elkartasun Krosa egingo da. Asier Imaz lankideak Pello Izagirre antolakuntzako kidearekin hitz egin du ekitaldiaren inguruan. Azkenik, abenduaren 31n, Ibarrako X. Urte Zahar Krosa egingo da. Ainhoa Muñagorri eta Manke Davila herritarrek antolatzen dute, eta aurtengo edizioari buruz Ainhoa Muñagorrirekin aritu gara solasean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!