Entzuteko jaioak

Etenaren iragarpena

Aitor Arroyo Askarai 2023ko abenduaren 15a

Etenaldia egingo duela iragarri du Willis Drummond taldeak. Atzo egin zuten amaiera birako lehen kontzertua Bilboko Kafe Antzokian, eta beste bi egingo dituzte datozen asteetan: abenduaren 30ean, Hernaniko Biteri kultur etxean; eta urtarrilaren 5ean, Donostiako Intxaurrondo kultur etxean.

Etena iragarri dutela-eta, aitzakia baliatu dugu musika talde lapurtarraren ibilbidea errepasatzeko. Aste honetako zerrenda osatzeko diskografia guztiko abestiak aukeratu ditugu: 'Anthology' diskoko Uztaia; 'Willis Drummond' diskoko Lerroak; 'Txinaurriak, Mikel Laboari ikasitako kantuak' bildumako Gaztetasuna eta zahartasuna abestiaren bertsioa; 'Instanteak' diskoko Begi erreak; 'A ala B' diskoko Tresna; 'Kantuz 1965-2015. Memoria eta desira' bildumako Pakean utzi arte abestiaren moldaketa; 'Tabula Rasa' diskoko Orain abestia; zuzeneko 'Live' diskoko Joan ikustera eta Ez da izango; argitaratu zuten disko liburuko 6ak ta laurden eta Ta gu munduan; 'Zugzwang' diskoko Bigarren aukera; Ane filmerako egindako Nahi eta nahi ez abestiaren zuzeneko bertsioa 'Garai bereziendako kontzertu berezia' zuzeneko diskotik; eta taldearen azken diskoko, 'Hala ere' bildumako, Bidasoa eta Ez dugu behar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!