Entzuteko jaioak

Gure dama

Naiara Roldan de Aranguiz 2023ko abenduaren 1a

Euskararen Egunaren atarikoan gaude gaur, eta honela, ezinbestean gure gaurko zerrenda hizkuntz bakarrekoa izan da. Kantu guztiak euskaraz mintzatu zaizkigu.

Euskaratik eta euskaraz, baina gaia hori bai zabalagoa izango da, ez dugu metahizkuntzarik jorratuko. Berriro ere frogatuko baitugu agerikoa dena, gure hizkuntza edozein gairi buruz mintzo dela. Berritasunei helduta dator gaurko abesti zerrenda gainera.

Eñaut Elorrietaren Bidasoa; Jon Maia eta Silvio Rodriguezen Nostalgia; Modus Operandiren Oreka; Bulegoren Zurekin; Nogen-en Abendua; Amak taldearen Egiaren Arnasa; Ilargiren Beldurrarekin dantzan; Haize Arrosaren Ez dogu zor ezer; Eireren Gorputz guztitan; Gingerren Ixo; Habiren Oinatzak; Eiderren Ez espero ezer nigandik; Muganen Aurrera ez den alde batera; Nikotinaren Iluntasunetik; Urtzen Esnatzean eta Zetak taldearen Aralarko dama.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!