Eutsi Goiari!

Harri jasotzea, saskibaloia eta frontenisa

Imanol Garcia Landa 2023ko abenduaren 1a

Albitzuri Handi Harria Txapelketa, Eguzkitza Sagardotegia TAKE taldea eta Berrobiko frontenis txapelketa izan ditugu hizpide gaurko saioan.

Aurreko larunbatean Albitzuri Handi Harria Txapelketa jokatu zen Amezketako Larrunarri pilotalekuan. Gorka Etxeberriak jantzi zuen txapela eta berarekin hitz egiteko aukera izan genuen sari banaketa eta gero.

 

Eguzkitza Sagardotegia TAKE taldeak denboraldia bikain hasi du. Gipuzkoako lehen mailan dago, eta Mikel Lakunza entrenatzailearekin hitz egin dugu taldeari eta orain arteko denboraldiari buruz.

 

XXXI. Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketaren finalak jokatuko dira larunbatean Berrobiko pilotalekuan. Ibin Kirol Kluba da antolatzailea eta bertako kidea den Oihane Vergararekin aritu gara solasean finalei buruz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!