Eutsi Goiari!

Areto futbola, pilota eta harri jasotzea

Imanol Garcia Landa 2023ko azaroaren 24a

Lauburu Ibarraren Kopako kanporaketa, Jokin Altunaren txapel berria eta Albitzuri Handi Harria Txapelketa izan ditugu hizpide gaurko saioan.

Asteartean Lauburu Ibarrak Kopako kanporaketa jokatu zuen lehen mailan aritzen den Osasuna Magna taldearen aurka. Azkenean, 2-4 galdu zuten ibartarrek, baina lehiakor aritu ziren. Partida bukatzerakoan Beñat Zaldua Lauburu Ibarrako jokalariak egin zituen adierazpenak jaso ditugu.

 

Bestalde, igandean Jokin Altuna amezketarrak bere laugarren txapela irabazi zuen Lau eta Erdian. Astelehenean prentsaurrekoa eman zuen Amezketan, eta bertan esandako hainbat pasarte bildu ditugu.

 

Azkenik, Amezketan jarraituz, Albitzuri Handi Harriaren Txapelketari buruz hitz egin dugu. Hain justu, Iñaki Amundarain zinegotziarekin aritu ginen solasean bihar egingo den lehiaketaren inguruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!