Su txikiak

01. 02 Su txikiak

Jon Miranda Labaien 2023ko azaroaren 13a

Indarkeria matxistaren aurkako egunaren bueltakoak jaso ditugu irratsaio honetan.

Hauek aste honetako saioan bildu ditugun edukiak:

  • Miren Ros, Villabonako Subijana etxean hilaren 22an ziberindarkeriaz emango duen hitzaldiaz.
  • Mikel Otxotorena, hilaren 23an Irurako gela borobilean emango duen hitzaldiaz, maskulinitate lanketatik indarkeria matxistari nola aurre egin daitekeen azalduko du bertan.
  • Tolosaldeko mugimendu feministak, azaroaren 30eko greba feminista orokorraren inguruan deialdia zabalduz egindako gogoetak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!