Azken 22 urteetako prezipitazio datuak

Ataria 2023ko aza. 20a, 14:59

Publiometroa, prezipitazioa edo euri kantitatea neurtzen duen gailua.

Tolosaldean azken 22 urteak kontuan hartuta, euri gehien 2013. urtean egin zuen. Eta Berastegi da, bertako estazio meteorologikoak hartutako datuen arabera, eskualdeko herririk euritsuena.

Tolosaldean eguraldiari eta klimari buruzko hainbat datu hartzen dituzten zazpi estazio meteorologiko ditugu. Euriare prezipitazioari dagokiona da horietako bat eta horren lanketa egingo dugu jarraian. Aipatu behar da guztia Euskalmetetik jasotako datuetan oinarrituta egin dela eta zenbait hilabeteetako datuak ez direla agertzen.

Herri euritsuena Berastegi

Eskualdeko 28 herrietatik 6etan ditugu estazioak eta hauek ematen dituzten datuak kontuan hartuta, ikusten da, eskualdeko herririk euritsuena Berastegi dela. Bertan bi estazio daude, Ameraun eta Berastegi, eta biak dira azken 22 urteetan lehen bi postuetan agertzen direnak. Euskalmeten datuen arabera, Ameraunen azken 22 urteetan urtero 2.000 litro metro karratuko jaso dira (2021eko daturik ez dago eta 2011tik 2013ra bitarteko 8 hilabeteetakorik ere ez); eta Berastegi estazioan urtero 1.800 litro metro karratuko (2021etik 2022ra bitarteko 12 hilabeetako daturik ez dago).

 

2013. urtea euritsuena

2001etik 2022ra bitarteko urteak aztertuta 2013. urtea izan zen euri gehien bota zuen urtea, zehazki esateko 2013ko azaroa. Urte guztietako datuetan Berastegiko bi estazioak euri gehien jasotakoak izan badira ere, 2013ko azaroan Bidaniako estazioan pilatu zen euri kopuru handiena, 568 litro metro karratuko; Ameraunen 555 eta Berastegin 535.

 

2013. urteko egunak ikusita berriz, bi hilabeteetan euri egun asko izan zirela ikus daiteke. Maiatzean 23tik 26ra bitarte euri egunak izan ziren eta baita azaroaren 22tik 25era ere. Hala ere, euri kopuruari erreparatuz gero, nahiz eta euri egun kopuru antzekoak izan, azaroan euri gehiago egin zuen maiatzean baino.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!