Entzuteko jaioak

Eskualdeko berrienak

Leyre Carrasco 2023ko azaroaren 10a

Urte berria gainean dugun honetan proiektu berriei eusteko unea izaten da, eta eskualdean baditugu horretan dabiltzan hainbat musikari. Ezagun eta ez hain ezagun. Berri eta ez hain berri. Horri tirakada prestatu dugu gaurko abesti zerrenda. Azken hilabeteotan gure bueltan dabiltzan artistak aukeratu eta euren lanekin osatu dugu hurrengo ordurako saioa.

Ondorengo abestiak entzuteko aukera izan dugu: Xabi Zubeldiaren Zaila izango da eta Itsasoari begira; Iraia Cambraren Gurea dena; Mirua taldearen Goiz hiltzen dira ametsak; Habi taldearen Oinatzak; Xabier Zeberioren Pause; Tenpora taldearen Ama; Ayvee-ren Amaitu da eta A+I; Meliora taldearen Pello Errotaria; eta Olaia Toralen Dolu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!