Bilboko manifestaziora joateko autobusen informazioa

Ataria 2023ko azaroaren 4a

Galtzaundik antolatutako sei autobusetan 300 euskaltzale baino gehiago joango dira Tolosaldetik Bilbora. Hamar euroko prezioa duen autobuseko bidaia autobusean bertan ordaindu beharko da.

Euskalgintzak deitutako manifestazioa egingo da gaur Bilbon, arratsaldeko 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Galtzaundi Euskara Taldeak antolatu dituen sei autobusetan 300 euskaltzale baino gehiago joango dira Tolosaldetik Bilbora. Autobuseko bidaiak 10 euroko prezioa du eta momentuan bertan ordaindu beharko da. Manifestazioa amaitzean (ekitaldia 19:30etan amaitzea aurreikusten da), autobusak aparkatuta egongo diren tokira bueltatu eta etxera itzuliko dira autobusak. Egunean bertan informazio zehatza emango da autobusean.

AUTOBUSEN IRTEERA LEKUAK ETA ORDUAK:

—————————————————–
*GARRANTZITSUA: Online izena eman dutenek, aukeratutako geltokian hartu behar dute autobusa. Herrietan presentzialki emandakoek, herri horri dagokion geralekura azaldu behar dute (Altzokoek, Amezketakoek eta Orendaingoek Alegiara; eta Orexakoek Lizartzara).
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!