Azaroaren 4ko manifestaziorako autobusak antolatu ditugu Tolosaldean

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2023ko urr. 29a, 20:30

Galtzaundi Euskara Taldeak autobusak antolatu ditu Tolosaldetik manifestaziora joateko. Autobusean joateko izena online eta Tolosaldeko hainbat herritan presentzialki eman daiteke. Izena emateko azkena eguna azaroaren 1a izango da.

Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako manifestazioa egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Horregatik, Bilboko kaleak betetzera deitu du Euskalgintzaren Kontseiluak Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat lelopean.

Galtzaundi Euskara Taldeak autobusak antolatu ditu Tolosaldetik manifestaziora joateko. Autobusean joateko izena online (beheko estekan sakatuz) eta Tolosaldeko hainbat herritan presentzialki (taberna, saltoki eta elkarteetan) eman daiteke. Autobusek geldialdiak egin dituzte Alegian, Anoetan, Asteasun, Berastegin, Berrobin, Elduainen, Ibarran, Ikaztegietan, Iruran, Lizartzan, Orexan, Tolosan, Villabonan eta Zizurkilen. Autobusak 14:45 eta 15:00 artean irtengo dira eta manifestazioa amaitutakoan (ekitaldia 19:30etan amaitzea aurreikusten da) bueltatuko dira. Izena emateko azken eguna azaroaren 1a izango da.

  • Prezioa: 10 euro (egunean bertan autobusean ordainduko da).
  • Joaneko ordutegia: 14:45-15:00 bitartean (herriaren arabera).
  • Bueltako ordutegia: manifestazioa amaitutakoan (ekitaldia 19:30etan amaitzea aurreikusten da).
  • Izena emateko azken eguna: azaroak 1.

Non eman izena presentzialki?

  • ADUNA: Ostatua.
  • ABALTZISKETA: Ostatua.
  • ALEGIA: Ixkiña.
  • ALKIZA: Ostatua.
    ALTZO: Ostatua, Elordi elkartea.
  • AMEZKETA: Ametza.
  • ANOETA: Arkupe.
    ASTEASU: Iturriondo, Patxine.
  • BERASTEGI: Ategi, Urepele biltokia.
    BERROBI: Udaletxea, Iturriza janari-denda.
  • ELDUAIN: Biltokia.
  • GAZTELU: Ostatua.
    IBARRA: Atari, Zubiaurre, Oramahai okindegia.
  • IKAZTEGIETA: Ostatua.
    IRUA: Trinkete, Xare okindegia.
  • LEABURU-TXARAMA: Ostatua.
  • LIZARTZA: Ostatua.
    ORENDAIN: Ostatua.
  • OREXA: Ostatua.
  • TOLOSA: Amaiur, Ikatza, 3 taberna, Galtzaundi.
    VILLABONA: Txurrut, Iratzar.
  • ZIZURKIL: Egarri, Iriarte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!