Entzuteko jaioak

Etxeratzeko ordua

Naiara Roldan de Aranguiz 2023ko azaroaren 3a

Udazken-negua berritasunak plazaratzeko beta izaten da artista askorentzat eta askorentzat. Durangoko Azoka geroz eta gertuago dagoela usaintzen da. Lanean ari diren artista ezberdinei heldu diegu gaurkoan.

Besteak beste ondorengo abestiak entzuteko aukera izan dugu: Izaroren Zero eta Campamento base; Elea Boaren Argi denak piztean; Ines Osinagaren Dena aldatzen da; Rodrigo Cuevasen Allá arribita; Benize eta J. Martinaren Sua; Esanezinen Oraindik; Belakoren Aquí sigo regando eta White Lies; Xabier Zeberioren Urak dakarrena; Tenporaren Ama; Zetaken Zu; Sara Zozayaren Lo; Saharari kantari proiektuko Haizea harrien kontra; Itsasoa da bide bakarra Olatz Salvador, Ines Osinaga eta Haizeatxoren ahotsean eta azkenik, Leihotikan, Gorka Urbizurekin batera, Etorkizuna ginenean abestiarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!