Entzuteko jaioak

Lan berrienen aurrerapena

Jon Miranda Labaien 2023ko urriaren 27a

Laster publikatuko diren lan berrien aurrerapen kantuak ekarri ditugu aste honetako irratsaiora.

Durangoko disko eta liburu azoka gerturatu ahala ugaritu egiten dira euskal musika talde eta bakarlarien lan berriak. Egunotan, disko berri horietako askoren aurrerapen kantuak ezagutu ditugu.

Besteak beste, gaurko irratsaiora ekarri ditugu Tenpora, Toc, Habi, Zetak edota Esanezin taldeen kantu berriak. Bakarlari askok ere, prest dituzte lan berriak, eta besteak beste, Txuma Murugarren, Sara Zozaya, Julen Alonso edo Izaro gonbidatu ditugu gurera euren musika erakustera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!