Eutsi Goiari!

Mendian gora korrika eta bizikletarekin

Imanol Garcia Landa 2023ko urriaren 20a

Gaurko saioan mendi lasterketak, mendi duatloia eta ziklo-krosa izango ditugu hizpide.

Bihar, larunbata, Eltxo Trail proba egingo da Orendainen, eta antolakuntza taldeko Aimar Agirresaroberekin aritu gara solasean. Amasako Mendi Duatloiak 30. urtea izango dute aurten. Bihar egingo da eta bertako antolakuntza taldean dagoen Eneko Gurrutxagak eman digu horren berri. Asteburuan ziklo-krosa protagonista izango da Tolosan. Oriako Txirrindulari Eskola ari da antolakuntza lanetan, eta bertako lehendakaria den Aitor Aiertzarekin aritu gara solasean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!