Atariaren 10 urteak ospatzeko sari berezia banatuta

Ataria 2023ko urriaren 17a

10. urteurrena ospatzeko, ATARIA-k zozketa berezia jarri zuen martxan, bizikleta tolesgarri bat oparituz Laboral Kutxaren eskutik. Sariduna Ane Elizegi tolosarra izan da eta jaso du bere saria.

Bere sorreratik 10 urte pasa direnean, ATARIA-k eskerrak nahi izan dizkie bere jarraitzaileei sari paregabe bat zozkatuz. Hala,  bizikleta tolesgarri bat irabazteko zozketa berezia abian jarri zuen Laboral Kutxaren eskutik. 

550 parte hartzaile baino gehiagoren artean egin da zozketa, eta irabazlea Ane Elizegi tolosarra izan da (argazkian).

Eskerrik asko Atariako irakurleei eta zozketako parte hartzaile guztiei!

 

Zozketaren babeslea: Laboral Kutxa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!