Letren errepublika

#05. 01 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2023ko urriaren 10a

'Oso latza izan da' nobela laburraz hitz egin digu Xabier Mendiguren Elizegik eta Tolosako udal liburutegian martxan jarri duten gazteentzako irakurketa klubaz aritu zaigu Susana Larre liburutegiko arduraduna.

Denboraldi berria abiatu du Letren Errepublika literaturari buruzko irratsaioak Ataria irratian. Gertuko liburutegietan barrena ibili gara lehen saioan:

  • Tolosako udal liburutegian gazteentzako irakurle klub bat sortu dute. Susana Larre liburutegiko arduradunak klub honen eta beste hainbat konturen inguruan hitz egin du aste honetako irratsaioan.
  • Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian aurkeztu du Xabier Mendiguren Elizegik Oso latza izan da nobela laburra. Joxe Arregiren hilotzari atera zizkioten argazkien atzean dagoen istorioa da liburuaren ardatza eta Arregiren jaioterrian bertan egin du liburuaren aurkezpena idazle beasaindarrak.
  • Galtzaundi euskara taldeak solasaldi literarioei hasiera emango die urriaren 24an. Arrate Egañaren Itzalen distira lana aztertuko dute parte hartzaileek eta egileak berak parte hartuko du solasaldian.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!