Gaur 'Ataria'-ren 10. urteurreneko festa

Ataria 2023ko urriaren 6a

'Ataria'-ren 10. urteurreneko festa hartuko du gaur Tolosako Zerkausiak, eskualdeko artisten eta ekoizleen parte hartzearekin, eta komunitatea osatzen duten guztiekin ospatu nahi dugu.

ATARIA osatzen duen komunitateak ematen duena eskertu nahi dugu, eta era berean, komunitatea osatzen dugunon handitasuna ospatu. Horregatik, Tolosaldeko herritar guztiekin ospatu nahi dugu urteurreneko festa. Beraz, Zerkausira gerturatu eta festara batzeko deia egiten dugu, egin sartu-irtena, unetxo batez edo ekitaldi osoaz gozatzeko.  Festa 18:00etan hasi eta 21:30ak ingurura bitarte izango da eta guztia girotzeaz Tolosaldeko artistak arduratuko dira. Tartean gainera, eskualdeko ekoizleen produktuak jan eta edateko aukera egongo da.

Gonbidatuta zaudete!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!