Honela, lantalde konprometitua eta gertukoa sortzen jarraitu du Ataria-k. Azken batean, urtetik urtera, komunitatea bera eta kolaboratzaile sarea zabaltzen eta sendotzen joan da.
2013ko urriaren 6a zen Ataria lehenengoz kaleratu zenean. Ordudanik, Tolosako San Estebango erredakziotik makina bat profesional igaro dira: kazetariak, publizitate eta marketin arduradunak, administrariak, kudeatzaileak, diseinatzaileak...
Honela, lantalde konprometitua eta gertukoa sortzen jarraitu du Ataria-k. Azken batean, urtetik urtera, komunitatea bera eta kolaboratzaile sarea zabaltzen eta sendotzen joan da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?