Ataria TB

Zer da zuretzat 'Ataria'?

Ataria Ataria

'Ataria'k hamar urte betetzen dituen honetan, alboan izan dituen hainbat eskualdeko herritarrei aurreko galdera luzatu diote.

Bideoan parte hartu duten pertsonaiak:

  • Aiora Zulaika eta Pirritx pailazoak.
  • Aiora Mujika komunikatzailea eta wikilaria.
  • Xabier Olano Altzoko alkatea.
  • DJ Bull artista.
  • Iñaki Zubeldia idazlea.
  • Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea.
  • Kike Amonarriz soziolinguista eta komunikatzailea.
  • Unai Iribar txirrindularia.
  • Oihana Iguaran bertsolaria.
  • Iker Galartza artista.
  • Iker Karrera korrikalaria.
  • Garbiñe Biurrun epailea.
  • Martxelo Otamendi Berriako zuzendari ohia.
  • Laida Balerdi futbol jokalaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!