Eutsi Goiari!

Hegats igerika, xakea, txirrindularitza eta xarea

Imanol Garcia Landa 2023ko irailaren 29a

Gaurko saioa denboraldi berriko lehenengoa da, eta bertan hegats igeriketa, xakea, txirrindularitza eta xarea izango ditugu hizpide.

Hegats igeriketako Igarondo Urpekoak klubeko bi kiderekin hitz egin genuen uztailean. Patxi Monge eta Gregorio Manzisidor tolosarrei Master mailako Munduko Txapelketan izan berritan egin genien elkarrizketa eta, bide batez, Igarondo Urpekoak klubari buruz galdetu genien.

 

Tolosan klub berri bat sortu dute, eta bertako bultzatzaileak diren Mikel Aretxaga eta Jokin Mendiarekin aritu gara solasean.

 

Txirrindularitzak ere bere lekua izango du gaurkoan. Izan ere, Patxi Plazaola orendaindarrak Badlands proban parte hartu zuen eta bosgarren bukatu zuen.

 

Azkenik, xareari buruz ariko gara, bihar bertan, Iruran, San Migel Xare Irekien finalak jokatuko baitira Ametsa trinketean. Mikel Uzkudun Ametsa Pilota Elkarteko kidearekin aritu ginen solasean finalen inguruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!