Udako argazki lehiaketako sari banaketa

Ataria 2023ko irailaren 26a

ATARIA-k Udako Argazki Lehiaketa antolatu du aurten ere, 80 argazki baino gehiagoren artean, epaimahaiaren saria irabazi duena Iker Zabalaren Tontorrerantz argazkia izan da. Berak bakarkako argazki ikastaro bat egiteko aukera izango du, Arri Studioaren eskutik.

Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria berriz, Amets Otegik eskuratu du, Konplizeak erretratuarekin, eta sari moduan Albizturko Ostatuan lau lagunentzako asteburuko menua irabazi du.

Amaitzeko, Atarikide saria Musika ibaian argazkiarentzat izan da., beraz Juanan Dorronsorok, Arri Studioak egindako argazki sesio bat eskuratu du.

Sari banaketan —argazkian— Iker, Juanan eta Naia (Ametsen ordezkaria) irabazleak eta Arri Studioko Arri izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!