2023ko argazki lehiaketa

Ataria 2023ko uztailaren 14a

Animatu eta hartu parte zure argazkiarekin!

Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:

  • Egilearen izen-abizenak.
  • Harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa.
  • Atarikidea bada, bere harpide zenbakia izenarekin batera jarri.

 Argazkiaren ezaugarriak:

  • 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina.
  • Koloretan zein txuri-beltzean izan daitezke.
  • Kalitate aldetik, gutxieneko bereizpena.
  • 2023ko udako argazkiak izan beharko dira.

 Argazkiak bidaltzeko epea: uztailaren 14tik irailaren 10era bitarte (biak barne).

Argazkiak Ataria.eus webgunean lehiaketarako egindako aplikazioaren bidez bidaliko dira eta Ataria.eus webgunean lehiaketarako sortuko dugun argazki galerian egongo dira ikusgai. 

Tolosaldean bizi diren edo eskualdearekin lotura dutenek soilik har dezakete parte. Bidaltzailea izan beharko da argazki horren jabea eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dira.

Bozketa:

  • Ataria.eus webgunearen bidez emango den bozketa irailaren 11n hasiko da, eta irailaren 20ra bitarte egongo da bozkatzeko aukera.

Sariak:

  • Epaimahaiaren saria: Argazki ikastaroa. Edozein dela zure maila, 3 orduko bakarkako ikastaroa Arri Studioaren eskutik
  • Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria: lau pertsonarentzako otordu bat Albizturko Ostatuan.
  • Atarikide saria: parte-hartzen duten Atarikideen artean, Arri Studioak egindako barruko argazki sesioa

Irabazleak:

Argazki irabazleak eta hauen egileak irailaren 22an jakinaraziko ditugu Ataria astekarian eta Ataria.eus webgunean.

Argazkiak:

Argazkiak Ataria-ko artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendeaurrean erreproduzitzen uzten dio Ataria-ri, euskarri inprimatuan edo interneten, betiere, egilearen izena adieraziz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!