2023 udako argazki lehiaketak baditu saridunak

Ataria 2023ko irailaren 22a

Epaimahaiaren saria lortu duen Iker Zabalaren 'Tontorrerantz' argazkia

Udako argazki lehiaketa amaituta, erabiltzaile eta epaimahaiaren bozka guztiak jaso ondoren, saridunak ezagutu ditugu.

Epaimahaiaren saria lortu duen argazkia, Iker Zabalaren Tontorrerantz argazkia izan da. Berak 3 orduko bakarkako argazki ikastaro bat egiteko aukera izango du, Arri Studioaren eskutik.

Ataria.eus-eko erabiltzaileen bozka gehien jaso dituen argazkia Amets Otegiren Konplizeak izan da, eta sari moduan Albizturko Ostatuan lau lagunentzako asteburuko menua irabazi du

 

Eta amaitzeko, parte hartu duten Atarikideen artean argazki sesio bat banatu dugu, Arri Studioak egingo duena. eta sariduna Juanan Dorronsororen Musika ibaian izan da.

 

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, eta baita bozka eman dutenei ere.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!