Argazkiekin sariak irabazteko aukera

Ataria 2023ko uztailaren 29a

Uda honetan ere prest izan zure argazki kamera, sari ederrak irabazteko aukera izango duzu eta.

Abian da Tolosaldeko Ataria-k urtero antolatzen duen Udako Argazki Lehiaketa. Irailaren 10era bitarte nahi adina argazki bidali ditzakete herritarrek, betiere, Tolosaldean bizi badira edo eskualdearekin lotura badute. Gainera, irudia bidaltzen duena izan beharko da argazkiaren jabea, eta beste inon argitaratu gabea izan beharko da. Argazkiak Ataria.eus webgunean dagoen aplikazioaren bidez bidali behar dira eta lehiaketarako sortutako argazki galerian egongo dira ikusgai.

Parte hartzaileek sari bikainak irabazi ahalko dituzte. Hiru partaide izango dira zorionekoak:

Epaimahaiaren saria jasotzen duenak 3 orduko bakarkako argazki ikastaro bat egiteko aukera izango du, edozein dela bere maila, Arri Studioaren eskutik; Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria lortzen duenak Albizturko Ostatuan lau lagunentzako asteburuko menua irabaziko du; eta azkenik, parte hartzen duten Atarikideen artean argazki sesio bat banatuko dugu, Arri Studioak egingo duena.

Animatu eta partu harte. Zorte on!

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!