Aske bizi, aske maite eskualdean

Ataria 2023ko eka. 21a, 07:59

Gay askapenerako eguna ospatuko da datorren astean eta aldarrikapen eta kontzientziazio ekitaldiak antolatu dituzte egunotarako Tolosaldean

Ortzarradaren banderarekin eta LGTBIQ+ kolektiboaren borrokaren aldeko ikurrekin beteko dira eraikin publikoak datozen egunotan. Mundu osoan baliatzen dira ekainaren 28aren bueltako egunak genero eta sexu aniztasuna ezagutzera emateko, kolektiboaren eskubideak aitortzeko eta jasaten duten diskriminazioa salatzeko.

Besteak beste, iaz sortutako Zarata audiogida eskainiko du gaur Hodei Arrastoa aktore eta sortzaile zizurkildarrak Villabonako Aljibean. Amasa-Villabonako Udalak Harrotasunaren Astea bezala izendatu duen egitaraua abiatzeko ekitaldia izango da gaurkoa.

Gainerakoan, zine emanaldiak, aurkezpenak eta ipuin kontaketa saioak izango dira Tolosaldeko zenbait herritan. Ostiralean bertan, Arrastoak berak, Amaia Irazabalekin, Itsaslamina-isatsa ipuina kontatuko du  Plazida Otaño liburutegian. 

  • Ekainak 21, asteazkena
    • Amasa-Villabona
      • 17:00 - 21:00. Zarata emanaldia eskainiko du Hodei Arrastoak  Aljibean.
  • Ekainak 22, osteguna
    • Amasa-Villabona
      • 19:00. LGTBIQ+ planaren aurkezpena Alijbean. ZIgor DZk eta Oier Labordek hartuko dute parte.
      • Ondoren. Bertso poteoa Amaia Agirre eta Maider Arregi bertsolariekin.
  • Ekainak 27, asteazkena
    • Amasa-Villabona
      • 19:00. Pride filmaren emanaldia Gurea antzokian
    • Tolosa
      • 19:30. Zinegoak jaialdiaren film laburrak, Topic-en.
  • Ekainak 28, osteguna
    • Amasa-Villabona
      • 18:00. Olaederra kiroldegian Lurgatz talde feministak antolatuta Betzaida Urtaza k ipuin kontaketa eskainiko du. Kiroldegi inguruko baranda ere margotuko dute
  • Ekainak 29, ostirala
    • Zizurkil
      • 18:00. Ipuin kontaketa saioa eta tailerra. Itsaslamina-isatsa Plazida Otaño liburutegian, Hodei Arrastoa eta Amaia Irazabalekin.
    • Aduna
      • 19:00. Kultur aretoan, Zinegoak jaialdiaren film laburrak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!