'Zarata' emanaldia asteazkenean Villabonako Aljibean

Ataria 2023ko ekainaren 19a

'Zarata' audiogida prestatu zuen iaz Hodei Arrastoa aktore eta sortzaile zizurkildarrak. Ekainaren 21ean, Amasa-Villabonako Aljibean eskainiko du, 17:00etatik 21:00etara.

Hodei Arrastoak Zarata emanaldia eskainiko du asteazkenean Amasa-Villabonako Aljibean, 17:00etatik 21:00etara. Audiogida honi jarraituz, hainbat gauza ikasteko aukera dagoela esan du aktore eta sortzaile zizurkildarrak.

Emanaldiaren harira, hauek bere esanetako batzuk:

"Uste dut azken urteetan feminismoak mahai gainean jarri duela emakumeen eskubideen gaia eta auzi sozial bihurtu dela. Berdina egin beharko litzateke LGTBIQ+ kolektiboarekin ere"

 

"'Zarata' audiogida honetan ere badago haserrea. Iruditzen zait haserrea sozialki gaizki ikusia dagoela eta niri haserreak asko mugiarazten nau"

 

"Nik jendeari esan nahi diot kolektiboaren barruan bizipen hauek egon badaudela eta haiekin enpatizatzeko aukera dutela nahi izatera"

 

"Uste dut formatuak berak eskatzen duela esperientzia indibidual bezala bizitzea. Entzulea inplikatzeko pentsatuta daude testuak"

 

"Beste leku batzuetan hilabete osoko ekitaldiak antolatzen dira harrotasuna dela eta. Hemen,  Tolosaldean berriz, ekainaren 28aren inguruan ez da antolatzen  ezta ekitaldi bat herri bakoitzeko"

Asteazkenean, Arrastoari egindako elkarrizketa osorik irakurtzeko aukera izango da TOLOSALDEKO ATARIAn.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!