Eutsi Goiari!

Pilota eta judoa

Imanol Garcia Landa 2023ko ekainaren 16a

Behar Zana pilota elkartearen txapelketen inguruan eta Tolosa Judo Klubeko bi bikoteen Europako Txapelketa izango dugu hizpide gaurko saioan.

Villabonako Behar Zana pilota elkartea hainbat txapelketaren antolakuntzan ari da, tartean Santio Txapelketa / XI. Antton Pebet Oroimenezkoa. Behar Zana pilota elkarteko arduraduna den Iñaki Lizasorekin hitz egin dugu gai horien inguruan.

 

Aurreko astean judoa izan genuen hizpide, eta oraingoan ere bai, astelehenean eta asteartean Europako Txapelketa izan baitzen jokoan, Nage No Kata modalitatean, Eslovenian. Tolosa Judo Klubeko bi bikoteek parte hartu zuten bertan. Senior mailan Unai Saralegik eta Unai Regillagak zilarrezko domina lortu zuten, eta junior mailan Joseba Regillaga eta Joseba Etxarri bikoak urrezko domina lortu zuten bere lehen parte hartzean. Lau judokek mezuak bidali zizkiguten Eslovenia bertatik.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!