Amalurra

Hegoaldeko herrialdeen borrokak enpresa boteretsuen aurka

Imanol Garcia Landa 2023ko maiatzaren 2a

Iparraldeko herrialdeetako enpresa handiak nahieran tratatzen dituzte hegoaldeko biztanleak eta beraien espazio naturalak. Martin Mantxo Aplaneta.org webguneko kideak hainbat adibide eman ditu.

Hainbat herrialdeetako adibideak jaso ditugu: Hondurasen meatzaritzak Guapinol ibaia lehortu duela, Brasilen turismo gune bat eraiki nahi dutela babestutako eremu batean eta horren atzean Cetya enpresa nafarra dagoela, edota Iberdrolaren enpresa baten erabakiengatik nola kaltetu den Brasilgo Tupinamba herria. Horrez gain, hazkunde berdeari buruzko kritika ekarri digu Mantxok, eta horrekin lotuta, Kenyako abeltzainek jasotzen ari diren erasoak bere ohituren aurka, mundu mailako karbono isurketen salerosketa dela eta. Azkenik, maiatzaren 20an azpiegitura erraldoien aurka Gasteizen egingo den mobilizazioaren berri jaso dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!