Eutsi Goiari!

Mendi lasterketak, boleibola eta eskalada

Imanol Garcia Landa 2023ko apirilaren 28a

Anoetako Mendi Lasterketa, Open Tolosa 2023 txapelketa eta Oargiko Eskalada Topaketa izan ditugu hizpide.

Batetik, Tolosaldeko GKS-tik Anoetako Mendi Lasterketa antolatu dute biharko. Bertako kidea den Ane Aranbururekin aritu gara solasean probari buruz. Bestalde, goi mailako hondartza boleibola ikusteko aukera izango da bihar Tolosako Ferialekuan. Tolobolei klubeko Bittor Fernandezekin hitz egin dugu Open Tolosa 2023 txapelketari buruz. Azkenik, eskaladaz ere ariko gara. Izan ere, Oargi Mendi Elkarteak eskalada topaketa antolatu du biharko, elkartean egun dagoen rokodromoari agurra emateko. David Artola Oargiko kidearekin hitz egin dugu topaketari buruz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!