Letren errepublika

#04. 08 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2023ko apirilaren 25a

Letren Errepublika irratsaioaren denboraldiko zortzigarren atalean hainbat konturen inguruan aritu gara hizketan.

Hilabete honetako alean honako eduki hauek landu ditugu:

  • Sebastian Insausti. Amasa-Villabonako udaleko Hirigintza arloko Xabat Laborde zinegotziak Sebastian Insausti udal liburutegian egin asmo dituzten eraberritze lanen inguruan hitz egin digu.
  • Olatz Mitxelena. 10 narrazio bildu ditu bere lehen ipuin liburuan. Igartza saria irabazi ondoren idatzi du trabatutako harremanen inguruan aritzen da besteak beste, komunikazio ezaz, minaz, obsesioaz eta beldurraz.
  • Liburuaren hilabetea Tolosan. Liburuaren Egunaren harira Tolosako udal liburutegian antolatu dituzten ekimenen berri eman du Susana Larre liburuzainak.
  • 'Ez galdu haria' ekimena Plazida Otañon. Arantxa Zabala liburuzainak martxan jarri duten Ez galdu haria ekimenaz hitz egin digu. Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira jarri dute abian ekimen hau.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!