Eutsi Goiari!

Mendi lasterketak, igeriketa eta duatloia

Imanol Garcia Landa 2023ko apirilaren 21a

Asteburuan Loatzo Igoera-Jaitsiera proba eta Zizurkilgo II. Duatloia egingo dira. Bestalde, Tolosaldea IKT igeriketa taldearen azken emaitzen berri jaso dugu.

Loatzo Igoera-Jaitsiera egingo da igandean, eta Amasako Uxo Toki elkarteak eta Martina Kultur Elkarteak antolatzen dute mendi lasterketa hori. Antolakuntzako kidea den Kepa Nazabalekin hitz egin dugu probari buruz. Igeriketari dagokionez, Tolosaldea IKTko igerilariak azkenaldian izandako emaitzen inguruan aritu gara solasean Joseba Zubeldia entrenatzailearekin. Azkenik, bihar arratsaldean egingo den Zizurkilgo II. Duatloiari buruz aritu gara, eta antolakuntzako kidea den Eñaut Galarragarekin hitz egin dugu probari buruz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!