Entzuteko jaioak

Kantu zaharren bertsioak eta berrien proposamenak

Jon Miranda Labaien 2023ko apirilaren 14a

Kantu zaharren bertsio berriak, eta kantu berrien proposamenak jaso ditugu gaurko irratsaioan.

Herriko folkloreko tradizioan oinarrituta kantu berriak egiten ditu Verde Patrok. Horrela egin du, esate baterako, Lurdes Iriondoren Agurra piezarekin. Kantu berriagoen bertsioak ere egin ekarri ditugu gurera, adibidez, Modus Operandi edo Mirua taldeak egindakoak.

Nafarroako musika eszenari ere errepasoa eman diogu eta kaleratzear diren diskoen aurrerapen kantuak entzun ditugu: Tatxers, Hiuzz, Ibil Bedi, Kerobia eta Balerdi Balerdi.

Bestelako eragina duten kantuak ere izan dute lekua aste honetako Entzuteko Jaioak irratsaioan. J Martina, Merina Gris eta Bengoren azkenak entzun ditugu eta baita proposamen erabat berritzailea N.T.E.R taldeak dakarkiena. Flamekoa eta eragin berriagoko musikak nahasten dituzte, besteak beste, euskaraz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!