Letren errepublika

#04. 07 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2023ko martxoaren 28a

Denboraldiko zazpigarren irratsaioan eskualdeko eta inguruko idazleen lanak ekarri ditugu hizpidera.

Kontu hauen inguruan hizketan osatu dugu hilabeteko honetako alea:

  • Ni ez naiz hamalau. Karlos Linazasorok 200 soneto bildu ditu bere azkeneko liburuan. Donostian egindako aurkezpenean izan dira egilearekin batera Anjel Lertxundi eta Juan Kruz Igerabide idazleak.
  • Haragizko mamuak. Karmele Mitxelena idazle oiartzuarrak 10 narrazio bildu ditu liburu honetan. 2022ko Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria eskuratu duen liburua da.
  • 111 Akademia saria. Amaia Goikoetxean akademiako eragileak aurtengo sarirako finalista izango diren bi liburuen izenak eman dizkigu. Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea eta Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!