Eutsi Goiari!

Aizkardiko 54. Ibilaldia eta Aimar Alvarez xakelaria

Imanol Garcia Landa 2023ko martxoaren 24a

Gaurkoan mendi martxak eta xakea izango ditugu hizpide, eta horretarako bi elkarrizketa entzungo ditugu.

Lehenengo elkarrizketa, astelehenean egin genuen, Maddi Bengoetxea Aizkardi mendi elkarteko kidearekin. Iganderako, martxoak 26, Aizkardiren 54. Ibilaldia antolatu dute eta horri buruz hitz egin genuen. Beste elkarrizketa Aimar Alvarez tolosar xakelari gazteari egindakoa izan da. Billabona Xake Elkarteko kidea da eta bertako lehen taldeko partaidea. Gipuzkoako Ligako igoera faseko azken jardunaldia jokatuko dute bihar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!