Judo Klub Tolosako Unai Saralegi judokarekin Espainiako Kopan lortutako bi urrezko dominen inguruan hitz egin dugu. Bestalde, Oriako Txirrindulari Eskolako Aitor Aiertzarekin eta Danena Kirol Elkarteko Ander Altunarekin moto-loturen plantoak txirrindulari probetan izandako eraginari buruz aritu gara.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?