Hauster sentsazioari agur

Naiara Roldan de Aranguiz 2023ko otsailaren 24a

Inauteri festa nahikorik izan al duzu? Nahikoa inauteri doinu entzun al dituzu azken egunetan? Festa kuttunenak amaitu direla-eta triste baldin bazaude, onena beste doinu batzuei heltzea izango da. Inauteri doinuek gainezka egin badute zeure buruan, onena beste doinu batzuei heltzea izango da. Ken dezagun Hauster sentsazioa gainetik!

Tartean entzun ditugun abestiak ondorengoak dira: Berri Txarrak taldearen Bueltatzen; Katalamoren Ez dezala mikrofonoak agindu; La bien queridaren La perra del hortelano; Kalakanen Montebideoko berriak; Chica sobresaltoren La Torre; Alicia Reyren El que voliem eta Feia Temps; Euskal Barrokensableren Makatza; Sara Azurzaren Beranduegi da eta Hemen berriro; AyVeeren SuaSua; Bengoren Mezu bat; Odeiren Periferiak; Estitxuren Saiatzeak merezi du; Pettiren Dirdira hori eta Joseba Irazokiren Luka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!