Letren errepublika

#04. 05 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2023ko urtarrilaren 31

Laugarren denboraldiko bosgarren irratsaioa duzue hemen entzungai.

Hauek hilabete honetako edukiak Letren Errepublika irratsaioan:

  • Aurreko larunbatean Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian egin zuten tailerraz hitz egin digu Goiatz Labandibarrek: Hizkien alde.
  • Plazida Otaño liburutegian urtea hastearekin batera martxan jarri dituzten ekimenen berri eman digute bertako liburuzainek. Besteak beste, erakusketa bat jarri dute liburutegian: totemak ikusgai.
  • Galtzaundi taldeak euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko aspalditxotik ari da lanean irakurle taldearekin. Yurre Ugartek dinamizatu izan ditu solasaldi hauek eta orain ekimenak hartuko duen izen berriaz aritu zaigu: tertulia literarioa.
  • Pamiela argitaletxearekin lehenengo lana kaleratu du Izaskun Etxeberria Zufiaurre Tolosan jaiotako altsasuarrak: Esaten ez den guztian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!