Hiru Tabernaren igandeetako kontzertuak berriro bueltan

Ataria 2022ko abe. 15a, 15:59

Patxi Ruiz de Eguilazek Tolosaldeko Atariari esan dionez, Tolosako Udalak ezarri zion debekua atzera bota du.

Abenduaren 18an, igandean, Ñaco Goñi eta Xulian Freirek kontzertua eskainiko dute 3 Tabernaren kanpoaldean. Patxi Ruiz de Eguilaz tabernako jabeak azaldu duenez, berriro helduko die igandeetako kontzertuen dinamikari: «Tolosako Udalaren debekua bertan behera geratu da».

Ruiz de Eguilazen esanetan, bizilagunek begi onez ikusten dute ekimena: «Euren artean elkartu eta hitz egin dute, eta arazorik ez dagoela esan ziguten. Nik alkatearekin hitz egin nuenean hori ere esan nion, eta berriro kontzertuekin hasteko asmoa genuela». Udalak ere arazorik jarri ez duenez, Patxi Ruiz de Eguilaz ondorengo egun eta asteetako kultur eskaintza prestatzen hasi da.

Igande honetan izango da lehen kontzertua, eta hurrengoa, urtarrilaren 8an. Tumtupa taldeak emanaldia eskainiko du 2023ko bigarren igandean. Hain justu, talde honek jo behar zuen urriaren 16an 3 Tabernaren kanpoaldean. Udalaren debekua medio, emanaldirik eskaini gabe geratu ziren. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!