1.800 sinadura baino gehiago, 3 tabernako kontzertuen alde

Ataria 2022ko azaroaren 10a

Miren Atxaga eta Patxi Ruiz de Eguilaz atzo, sinadurak aurkeztu aurretik.

Igandeetan antolatzen dituzten kontzertuen aldeko sinadura arrakastatsua izan da; atzo eraman zituzten udaletxera.

Internet bidez 1.195 sinadura bildu dituzte, tabernan bertan eta inguruko hainbat dendatan jarritako zerrendetan 636 eta kontzertuak egiten dituzteneko patiora begira dauden bizilagunen artean 83. Horiek dira Oria kalean dagoen 3 tabernak egindako sinadura bilketan bildutakoak, eta 3 tabernako Patxi Ruiz de Eguilazek atzo eraman zituzten udaletxera.

Sinadura bilketarekin igandeetan kontzertu akustikoak antolatu izan dituzte, 18:00etan hasi eta 21:00etan bukatu direnak, baina azken asteetan ezin izan dituzte egin, udalaren debekuaren ondorioz. Inguruko bizilagunetako asko eta herritar asko ordea, ez daude debekuarekin ados, eta tabernak abiatutako sinadura bilketan hartu dute parte. 3 tabernan garrantzia handia ematen diote bizilagunek emandako babesari izan ere, horiek uste dute inguruan 3 taberna dagoenetik plaza hobetu dela, jendea dabilela eta jarduera kulturalak dituztela eskura.

Duela hiru urte eta erdi zabaldu zuten 3 taberna zezen plazaren parean eta kulturak beti izan du lekua bertan. Erakusketak eta bestelako kultur emanaldiak antolatu ohi dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!