Entzuteko jaioak

Zaharra eta berria

Naiara Roldan de Aranguiz 2022ko abenduaren 16a

Urteko azken hilabetean murgildurik gaude. Itxi eta ireki. Amaitu eta hasi. Zaharra eta berria. Eta guk binomio horri loturik prestatu dugu gaurko abesti zerrenda. Azken hilabeteotan gure bueltan ibili diren artistak aukeratu eta euren lanekin osatu dugu hurrengo ordurako soinu banda.

Miruaren Eskurik gabe; Mikel Telleriaren Zumeta; Gatiburen EH Distopikala; Esti Markezen Hitzekin jolasean; Eiderren Elkarrekin gaudenean; Nogenen Ez da ondo aterako; Merina Grisen Eskutitza; Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabalen Herri Zaharra; Zea Maysen Zuk borroka hasi; Bi Balaren Besarkadak eta labankadak; Bulegoren Irulegiko esku; ETSren Guretzat; Nerea Gorritiren Sunday morning; Mikel Urdangarinen Hauskor eta Kepa Junkeraren Panteei o Meu Cebelo entzun ditugu gaurko Entzuteko Jaioak saioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!