Martin Mantxo Aplaneta.org webguneko kidearekin hainbat gai jorratu ditugu gaurko saioan: Egipton egin berri den Klimaren Goi Bilera, Potosiko Cerro Rico meategiaren hondaketa, Prestige ontzia hondoratu zeneko 20. urteurrena eta inguruko kobazuloek duten egoerari buruzko dokumentala.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?