Eutsi Goiari!

Derbia, patinak eta gurpilak

Imanol Garcia Landa 2022ko azaroaren 25a

Gaurkoan areto futbola, patinajea eta txirrindularitza izango dira protagonistak.

Bihar arratsaldean, 16:00etan, areto futboleko derbi tolosarra izango da, Usabal kiroldegian. Hirugarren mailako gizonezkoen Laskorain eta Teep Tolosa ariko dira nor baino nor. Horri begira, Teep Tolosala taldeko Martin Lakunza eta Laskorain taldeko Mikel Juaristirekin hitz egin dugu. Bestalde, igandean VII. Irristaka Indoor Sari Nagusia izango da  jokoan Usabal kiroldegian, 09:30etik aurrera, eta horri buruz aritu gara solasean Beñat Azurmendi Irristaka taldeko kidearekin. Azkenik, Zuriñe Iglesias Sarasola kazetariak Naia Amondarain txirrindulariari egindako elkarrizketa entzungo dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!