Gure gu berriekin

Naiara Roldan de Aranguiz 2022ko azaroaren 18a

Euskal panoramari begirada luzatuko diogu gaurkoan ere. Talde batzuk mitikoagoak eta beste batzuk hasiberriagoak baina guztiak gureak, gure gu berriak sortzen laguntzen digutenak, Garik bere azken lanean dioen bezala. 

Gaurko Entzuteko Jaioak irratsaioko proposamenen artean daude ondorengoak: Hertzainak taldearen Ta zer ez da berdin; Gariren Nire gu berriarekin; Furyak-en Esnatu nintzen eta Emadan; Rozalenen Xalbadorren heriotzean; Ezpalak taldearen Zu izan; Keu Agirretxea eta Kirmen Uriberen Minaren poema; Olatz Salvadoren Eraman nazazu; Grises taldearen Comida para insectos; Zea Maysen Corazón de tango; Eñaut Elorrietaren Fantasia; Amaterrarem Izan ala ez izan; Bulegoreen Suzko erroberak, Verde Pratoren Amaren kanta; Olatz Inizarte eta Olatz Salvadorren Behe Klasekoa eta Habiren Kondenatu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!