Kulturari begira

«Gidoian beti sartzen ditugu umore ukituak, beti iritsi izan garelako erraz publikoarengana»

Ataria 2022ko azaroaren 11

Gaurko Kulturari Begira saioan, San Martin eguna izanik, eskualdeko herrietan ospatzen ari diren jaiak izan ditugu hizpide eta baita bestelakoan agendari begira jasota ditugun hitzorduak ere.

Era berean, gaurko gonbidatua Berrobiko Txalo-Talo antzerki taldeko Aran Rodas izan da, Dulantziko XVI. Antzerki Amateur Jaialdian parte hartuko dutelako 'Zaharrak Berri' lanarekin, azaroaren 19an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!